Errugbi barneratzaile zein gazteen partidak jokatuko dira Michelin kirol gunean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 18a

Beltzak RT eta Hernani/Atletico San Sebastian taldeen arteko neurketako irudia. Arg.: Hernani CRE

Igandean, hilaren 13an, Errugbi Eskolen Topaketa izan zen Michelin Kirol gunea. 12 eta 10 urte azpiko taldeak bildu ziren, horien artean, Beltzak RT taldearen harrobia. Giro onean partida ezberdinak jokatu zituzten eta euren trebetasuna erakutsi zuten jokalari gazteek. Asteburu honetan ere, Lasarte-Oriako zelaian errugbia ikusteko aukera izango da. Bi partida jokatuko dira igandean, hilaren 20an. Lehenik harrobiko gazteen txanda izango da; 16 urtez azpiko Gesalaga Okelan Zarautz Beltzak RT eta Hernani CRE partida lehiatuko da. Eta 11:15ak aldera, errugbi barneratzaile mailako norgehiagoka bat jokatuko da lehenengoz Michelin Kirol gunean. Bultza Ligako Hernaniko taldeak Bilboko Universitario taldearen aurka neurtuko ditu indarrak.