Udal Musika Eskolako ikasleek Andoaingo piano jaialdian parte hartu dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 17a

UMEko ikasleak, pozik, jaialdian parte hartu izanaren oroigarriak lepoan. Argazkian Lorea Gañan Martin falta da. Argazkia: Udal Musika Eskola.

Urtero legez, Udal Musika Eskolako ikasle gazteak Andoaingo piano jaialdian izan dira, eta ederki aritu dira. Hamabi herritar aritu dira, hiru kategoriatan, otsailaren 12an eta 13an.

Ikasle hauek parte hartu dute jaialdian:

  • A kategoria: Xuban Corman Zubizarreta, Lorea Gañan Martin, Lorea Goñi Vegas eta Luka Sanchez Iraola.
  • B kategoria: Alain Sanchez Zabala, Ane Gallego Moreno, Maialen Urdanpilleta Rodriguez eta Gari Iraola Hernandez.
  • C kategoria: Araitz Ramos Irazusta, Nora Carrascosa Prieto, Aiora Toquero Fadrique eta Avril Salas Pajuelo.