Buruntzaldea IKTko Nahia Zudaire Aberdeen (Eskozian) antolatu den igeriketa egokituko British WPS World Series proban lehiatuko da Espainiako selekzioarekin. Gaur 200 m. lau estilo probako sailkatze saioan egingo du jauzi lehenengoz Aberdeen Sports Village-ko igerilekura. Hurrengo egunetan estilo libreko 50 m., 200m., 400 m. eta 800 m. eta 100 m. tximeleta probetan ere parte hartuko du.
Tolosan, berriz, taldeko Iker Gorosteguik, Miren Sarobek eta Jurgi Sukunzak Infantil Mailako Euskal Herriko txapelketari aurre egingo diote. Gorosteguik 100 m. eta 400 m. lau estilo probetan eta estilo libreko 100 m. proban parte hartuko du, Sarobek lau estiloetako 100 m. eta 200 m. eta 200 m. libre proban eta Jsukunzak estilo libreko hiru proba egingo ditu (100 m., 200 m. eta 800 m. libre).
Bestalde, larunbata goizean, Gipuzkoako Federazioak alebin mailako Teknifikazio saioa antolatu du. Taldeko Mario Amantegi, Iñaki Garcia, Ibon Elola eta Hodei Barcina bertan parte hartzeko gonbita jaso dute. Lehorreko zein uretako lanak egingo dituzte eta igerileku luzean lehengoz egingo dute lan.