Txantxo jantziak egiten ikasteko tailerra, otsailaren 24an

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ots. 17a, 10:51

Hilabete bukaeran ospatuko du Euskal Inauteria Lasarte-Oriak, Ttakun Kultur Elkartearen eta udaleko Festak sailaren eskutik. Motorrak berotze aldera, txantxo jantziak egiten ikasteko tailerra antolatu dute otsailaren 24an, haur zein helduentzat, Ttakunenea elkartean, 17:30ean. Izena eman nahi dutenek aukera dute horretarako, bi bide hauen bidez: mezu elektroniko bat bidaltzea kultura@ttakun.eus helbidera, edo 695 78 53 89 telefono zenbakira deitzea. 

Antolatzaileek ohartarazi dute beharrezkoa izango dela saiora lastozko txanoak eta etxeko oihal zaharrak eramatea.