Gazteen Mailako Eguzkik Erain gainditu zuen

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 16a

Eguzkiren jokalaria, jaurtiketarako prestatzen.

Asteak zeramatzan Gazteen Mailako Eguzki Areto Futbol taldeak garaipenik lortu gabe. Hilaren 12an, ordea, Francisco Javier Kixki Perezek zuzentzen duen taldeak Erain CD A izan zuten aurkari Maialen Chourrauten eta 8-5 gailendu zen

Entrenatzaileak azaldu modura,  taktikoki ongi prestatutako neurketa zen Erainen aurkakoa.  "Lehen itzulian eurek lortu zuten  garaipena. Aurkaria euren jokoan sartzen saiatzen dira eta hori saihestu behar genuen".

Planteamendua hori buruan atera ziren talde hori-berdeko gazteak zelaira. Hasieran arerioak gogor egin bazuen ere, partida aurrera joan ahala Eguzkiko jokalariak lasaiago jokatu ziren. "Pixkanaka gauzak ongi ateratzen joan ziren. Erasoan askotan iritsi ginen aurkariaren atera eta gol gehiago sartzeko aukera ere izan genuen," adierazi du prestatzaileak.

Bigarren itzuli zaila

Era honetara, txapelketako bigarren garaipena erdietsi du taldeak bederatzigarren jardunaldian. Lehiaketa gogorra izaten ari da taldearentzat Perezek onartu duenez: "Lehen itzuli amaieran zailtasun batzuk izan genituen, horrek neurketetan eragina izan zuen eta horri buelta ematea zaila izango da". 

Hurrengo hitzorduetan gainera sailkapeneko lehen postuetako taldeen aurka jokatuko dute. Hilaren 20an buru den Aldapeta C izango dute aurrez aurre. "Partida zaila izango da. Alabaina, emaitza aldekoa bada, hurrengo partidei begira garrantzitsua izango da," adierazi du entrenatzaileak.