Aste honetako gomendioa: 'Todo ha ido bien'
Ezin zoriontsuago bizi da Emmanuele (Sophie Marceau). Idazlea da, eta profesionalki zein pertsonalki oso ondo dihoakio dena. Egun batean, ordea, bizitza aldatuko dion dei bat jasoko du, ospitaletik: Andre aitak (Andre Dussollier) iktusa izan du. Erabat aldatuko du horrek bere bizitza pasioz eta geldirik egon ezinik bizitu duen gizonaren egunerokoa, eta bere burua horrela ikustean, alabari eutanasiaren bidez hiltzeko laguntza eskatuko dio.
François Ozon zuzendariak eutanasiari buruzko gogoeta egitera bultzatu nahi ditu ikus-entzuleak. Filmak zeresana eman du eta, besteak beste, iazko Canneseko jaialdiko sail ofizialean proiektatu zuten.
Eskualdeko kartelera
Andoain, Bastero
- Otsailak 20, igandea: Ella Bella Bingo, 17:00etan.
- Otsailak 21, astelehena: Nightmare Alley, 19:30ean eta 22:00etan.
Hernani, Biteri
- Otsailak 18, ostirala: Alegría, 22:30ean.
- Otsailak 19, larunbata: Clifford, El Gran Perro Rojo, 16:30ean.
- Otsailak 20, igandea: Clifford, El Gran Perro Rojo, 16:30ean.
- Otsailak 21, astelehena: Alegría, 16:30ean.
Lasarte-Oria, Manuel Lekuona
- Otsailak 20, igandea: Canta 2, 17:00etan; eta Todo ha ido bien, 19:30ean.
Usurbil, Cinesa
| Filma | Egunak | Orduak |
| Moonfall | Otsailak 18, 19 eta 20 | 21:40 |
| Uncharted | Otsailak 18, 19 eta 20 | 16:30, 18:00, 19:20, 20:50 eta 22:10 |
| Death on The Nile | Otsailak 18, 19 eta 20 | 12:00, 16:00, 19:00 eta 22:00 |
| Marry Me | Otsailak 18, 19 eta 20 | 16:00, 18:45, 21:30 |
| CODA | Otsailak 18, 19 eta 20 | 15:50, 18:35, 21:20 |
| Canta 2 | Otsailak 18, 19 eta 20 | 12:10, 15:45, 18:25 |
| La abuela | Otsailak 18, 19 eta 20 | 21:10 |