Jubenil mailan, partida erosoa jokatu zuten Haritza Diaz de Gereñuk eta Peru Urdanpilletak Aretxabaleta 2 bikotearen aurka.
Ziurtasunez aritu zen Intzaren bikotea eta 14-22 irabazi zuen partida.
Garaipen horri esker, Intzako jubenilek ez dute partidarik galdu lehen fasean eta martxoaren 6ko jardunaldiaren faltan finalerako sailkatu direla nabarmendu du Intzaren prestatzaile Jose Felix Solanok.
Azken tantoetan kale
Kadeteek, berriz, partida borrokatua eta parekatua jokatu zuten Villabonan. Jokin Lizasok eta Beñat Olazabalek partida ona jokatu zuten Behar Zanaren aurka. Alabaina, 16-15eko emaitza markagailuan zegoela Villabonako bikoteak fisikoki hobe zegoela erakutsi zuen. Sei tanto jarraian egin eta neurketa 22-15 irabazi zuen.
Hilaren 19an berriro ere Trinkete txapelketako jardunaldia izango dute Irurako Ametsa trinketean Intzaren bikoteek. Jubenilek Hernaniren aurka neurtuko dituzte indarrak; kadeteek, berriz, Behar Zana 2 izango dute aurkari.
Azken horiek, gainera, Udaberri txapelketako neurketa izango dute hilaren 20an. Michelin kirol gunean Intxurre izango du aurrez aurre, 11:30ean.