Hedoi Etxarte idazlea gonbidatu du irakurle txokoak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 16a

Otsaileko saioa egin du Lasarte-Oriako Irakurle Txokoak, giro ederrean. Oraingo honetan Hedoi Etxarte egilearen Sortaldekoak poesia liburuari buruz mintzatu dira, idazlearekin batera. 

Etxarteren hirugarren poesia liburua da Sortaldekoak. Iaz aurkeztu zuen, eta tarte horretan eman ditu zenbait elkarrizketa hedabideetan. Besteak beste, aipatu izan du atzera begiratzeko ariketa bat egin duela, bere familiaren biografiari erreparatu baitio lanak jasotzen dituen 64 olerkietan. Gainera, liburuaren azalean bere amona azaltzen da, Pilar Berezibar Galdos, San Kristobal mendian, 1931n.

Hurrengo hitzorduak

Martxotik maiatzera arteko saioak zehaztuta ditu Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak dinamizatzen duen taldeak. Martxoaren 22an Edna O'Brien autorearen Landa aldeko neskak eleberria jorratuko dute; apirilaren 26an, Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora, egilearekin batera; eta maiatzaren 17an, Natalia Ginzburg-en Familiako lexikoa

Erlazionatuak

Irakurle txokoa, martxoko saioa

Txintxarri Aldizkaria 2022 ots 02 Kultura

Irakurle txokoa, apirileko saioa

Txintxarri Aldizkaria 2022 ots 02 Kultura

Irakurle txokoa, maiatzeko saioa

Txintxarri Aldizkaria 2022 ots 02 Kultura