Lehen neurketan, Hernani KE 4 taldea izan zuten aurrez aurre. Hasierako setean aurkaria garaile izan arren (23-25), Ostadarren jokalariek teknikan hobeak zirela erakutsi eta gainerako hiru setak etxeko taldearen alde izan ziren (25-14; 25-15 eta 25-23).
Enara Hernandez eta Miren Ibarbia Ostadarren prestatzaileek azaldu dutenez: "Norgehiagokak dinamika ona izan zuen, nahiz eta aurkariek erritmo motelagoa izan".
Talde urdin-beltzak Hernaniren aurka lau set jokatu bazituen ere, ondoren bost seteko neurketa jasan behar izan zuen.
Fortuna KEren aurka ongi hasi zen Ostadar. Joko dinamikoa ezarriz bi seteko aldea hartu zuen (15-12 eta 25-14). Alabaina Donostiako taldeak ez zuen amore eman eta erasoan gogor jo zuen indarrak berdindu arte (20-25 eta 20-25).
Bosgarren setean, talde urdin-beltzeko kideek aurreko partidako nekea nabaritu zuten; nahiz eta teknikarekin gailentzen saiatu, aurkariak lau tantoko aldearengatik lortu zuen garaipena (11-15).