Helduentzako igeriketako erdi mailako ikastaroa antolatu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 16a

Kurtsoan parte hartu nahi dutenek otsailaren 18an izena eman ahalko dute, beranduenez. Otsailaren 21ean hasiko da, eta martxoaren 18an bukatu. Astelehenetik ostiralera egingo dituzte saioak, 20:20etik 21:10era. 

Apuntatu nahi dutenek Maialen Chourraut kiroldegiko bulegora joan beharko dute. Hauek dira ordutegiak: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00era, eta 17:00etatik 19:00etara asteazkenetan. Bestela, 943-37 61 82 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Udal Kirol Zerbitzuak jakinarazi duenez, partaideek bi baldintza bete beharko dituzte ikastaroa egin ahal izateko: igerileku handian sartzeko gai izatea, eta uretan, gutxienez, bost metro igeri egiteko gai izatea.