"Udal gobernuak, alkatea buru duela, hausnartu egin behar du, eta zerbitzu erakargarriak eskaini herritarrei, asko Donostiara joaten baitira kirola egitera edo kultur ekitaldiez gozatzera", adierazi du Saenzek. "Udalak ezin du konformatu tasen bidez diru gehiago biltzearekin; benetan garrantzisua dena da herritarren eguneroko bizitza hobetzea".
Espainiako Estatistika Institutuak plazaratutako datuen arabera, Lasarte-Oriak 299 biztanle gehiago ditu orain: orotara, 18.893. "Igoera hori, izatez, positiboa da, baina arriskutsua izan daiteke, udalak etxebizitzak sustatu bai baina zerbitzu gehiago ematen ez baditu", gehitu du bozeramaileak.