Erandioko IV. Duatloiak eman dio hasiera Euskadiko Triatloi Federazioko egutegiari hilaren 12an eta besteak beste, Trinko klubaren Itsaso Tolosa izan zen lehian.
Parte-hartzaileek bost kilometro lasterka eta hemezortzi kilometro txirringan egin ostean, beste 2,5 kilometro egin behar izan zituzten korrika.
Tolosak 01.09.37 egin zituen helmugan eta absolutu mailako bosgarren postua eskuratu zuen.
Bestalde, V. Lizarrako Duatloia ere antolatu zen hilaren 13an. Erreleboko zein banakako probak lehiatu ziren eta banakakoan herriko ordezkaria izan zen, Iurgi Los Arcosek parte hartu zuen Trinkoren izenean.
Proba –5 km. lasterka, 22 km. txirringan eta 2,5 km. korrika– egiteko 1.13.53 behar izan zituen Los Arcosek.