LOKEko tenislariak Eskolarteko Gipuzkoako txapelketako podiumean izan dira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 15a

Gabriele Fernandorena Yurrita (ezker) eta Joane Lizaso Ibarluzea (eskuin) txapelketan lortutako sariekin

Teniseko Eskolarteko mailako Gipuzkoako txapelketako finalak jokatu dira hilaren 5ean Donostiako Mons kiroldegiko pistetan. Txapelketan Lasarte-Oriako eskola mailako ordezkariak izan dira lehian eta  horietako bi gainera, alebin zein infantil mailetako finaletara iritsi dira: Gabriele Fernandorena Yurrita alebina eta Joane Lizaso Ibarluzea infantila

Alebin mailan lortu zuten emaitzarik onena herriko tenislariek. Fernandorenak garaikurra lortu zuen Leire Aramburu 6-0 garaitu ostean.

Infantil mailako lehian, berriz, ez zen hainbesteko zorterik izan; Lizasok ezin izan zuen Aiara Carrera gainditu (0-6) eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.

LOKEko prestatzaileek Fernandorena eta Lizasoz gain, Arturo Olasagasti, Siria Delgado eta Nerea Odriozola ere zoriondu nahi dituzte banakako txapelketan egindako lanarengatik.

Era berean, txapelketa garaia amaitu ez dela nabarmendu dute; hilaren 26an, LOKEko eskolarteko mailako tenislariek Gipuzkoako taldekako txapelketa hasiko dute.