Sakelako telefonoak izango dira KZGuneko aste honetako hitzaldien ardatz

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 14a

Teknologia berriei buruzko solasaldiak antolatzen jarraitzen du Lasarte-Oriako KZGuneak. YouTube aplikazioan duten kanalaren bidez ematen dituzte, eta ordu erdi irauten dute. Aste honetan sakelako telefonoez deskonektatzeko aplikazioei buruz jardungo dira, asteartean zein ostegunean, 19:00etatik aurrera. Lehen saioa euskaraz egingo dute, eta bigarrena, gaztelaniaz.

Mugikorretik deskonektatzeko mugikorrek aplikazioak izango da aste honetako gaia. Ez da aurretik izena eman behar, nahikoa da YouTube aplikazioa ireki eta hitzaldia zuzenean jarraitzea.