Haurtzarora itzulera

Txintxarri 2022ko otsailaren 12a

Teatro Paraisok Leihoak ikuskizuna antzeztu du larunbat arratsaldean Manuel Lekuona Kultur Etxeko agertokira. Jolasaren bidez haurtzarora bidaia egin dute bertaratutakoek protagonistarekin batera. Hotz eta elur bolada bat dator eta etxean gelditzea gomendatu diete herritarrei. Emakume bat aspertuta dago leihotik begira, eta marrazten hasiko da lurrunaren gainean. Bat-batean emakume baten silueta ikusiko du. Honek elurra itsaso bilakatuko du bere besoekin, bloke jolasarekin animaliak sortuko ditu eta dantza egingo du besoekin... Horrek guztiak etxe barruko emakumearen irudimena piztuko du.