Oria ibaiko hodi sistemaren funtzionamendua egiaztatzeko proba batek eragin du urak kolore berdea hartzea

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 10a

Oria ibaiko urek kolore berdea hartu dute gaur arratsaldean, Hipodromo etorbideko zubi parean. Ertzaintzak TXINTXARRI-ri jakinarazi dionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako proba batek eragin du erreakzio hori: Oriako hodi sistemak "behar bezala" funtzionatzen duela egiaztatzeko, fluoreszeina izeneko erreaktibo kimiko bat erabiltzen dute, ingurugiroan ondorio kaltegarririk eragiten ez duena.