Buruntzaldea IKTko kideek domina eta marka berriak lortu zituzten Gipuzkoako Neguko Sarian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 11

Buruntzaldea IKTren kide Irati Etxeberria (zilarrezko dominarekin) eta Mayi Gorostegui. Arg: Buruntzaldea IKT.

Hilaren 5ean, Gipuzkoako Neguko Saria antolatu zuen Buruntzaldea IKTk Andoaingo Allurralde kiroldegian. Gutxienekorik gabeko Gipuzkoako Neguko lehiaketa horretan 11 talde bildu ziren eta Buruntzaldea IKTk ere izan zituen ordezkariak: Irati Etxeberria eta Mayi Gorostegui. Etxeberriak bi probatan parte hartu zuen. 100 m. bular proban kaleratua izan bazen ere, estilo libreko 50 metroko saioan bere marka pertsonala ondu (33,81) eta podiumera igo zen. Zilarrezko domina jantzi zuen. Gorosteguik, Etxeberriaren antzera, 50 m. libre proban lehiatu eta bere marka hautsi zuen (34,87). Ezin izan zen podiumean egon, ordea, laugarren postua eskuratu zuen. 100 m. lau estilo proban ere egin zuen igeri Gorosteguik eta 1.33,35 denbora eginez, marka pertsonal berria lortu zuen.