Banakako lehian eskuratu zuten posturik onena. Pilotarekin egindako lanari esker, Jubenil A mailako lehen postuan amaitu zuen Mirian Prietok saioa.
Garazi Gomez lehen hiru postuetatik gertu izan zen Senior A mailan. Uztai lana egin zuen herritarrak eta azkenean, laugarren postua lortu zuen.
Eta tresna berarekin jardun zen Senior B mailako Paula Martinez. Sailkapenean seigarren izan zen LOKEko gimnasta.
Kadete B mailako Aitana Molanok ere postu berean amaitu zuen lehia eta maila bat beherago izan zen Iraia Berasarte. Biek uztai lana egin zuten.
Jubenil B mailan pilota lana egin behar izan zuten. Bikote modura lehiatzen ari den Nerea Alonsok hamaikagarren postua eskuratu zuen eta Ambar Rodriguez hamalaugarren izan zen.
Maila horretan lehiatu behar zuen Leire Jimenezek, berriz, ezin izan zuen parte hartu gaixo zegoelako.
Taldeei dagokionez, Kadete B mailako lehian parte hartu zuen LOKEk. Uztaia eta pilotarekin egindako lanak bederatzigarren postua eman zion taldeari.
Hurrengo hitzorduak
Hilabete barru, martxoaren 12an, larunbatarekin jokatuko dute gimnastek txapelketako bigarren saioa. Bertan Gipuzkoako txapelketarako sailkapena izango dute jokoan.
Alabaina, hori baino lehen, bi hitzordu izango dituzte gimnastika saileko txikiek. Hilaren 19an, Benjaminen topaketa izango da Hernanin eta 20ean, berriz, Eskolarteko txapelketari hasiera emango diote.
