
Uliako gimnastika proban parte hartu zuten LOTMEren kideak. Arg.: LOTME.
Errepidean zein mendian lasterketak izan dira hilaren 6ean eta herriko korrikalariek –Lasarte-Oria Trail Mendi elkartearen kideek, batez ere– ez dute aukera galdu. Berastegiko Negu Trail proba izan da horietako bat. 16 kilometroko ibilbide eta 1.000 metroko desnibel positiboko proba egin dute, hala nola, David Garcia (1.39.35), Marc Bages (1.39.53), Asier Mindegia (1.53.19), Javier Olazagoitia (2.00.14) eta Jonathan Seisdedos (2.05.19) LOTMEko kideek. Donostian egin den 10 km. Uliako Gimnastika proban ere lehiatu dira herritarrak. Horien artean, LOTMEko kide Sergio Ramirez (35.32), Xabier Carcedo (36.53) eta Isabel Fincias (49.57) helmugara iritsi ziren.
