Esperanza Martinez oroitzeko asmoz, elizkizuna antolatu du Biyak Bat egoitzak, Ama Brigitarren komentuan. Herritarra duela gutxi hil da, eta zenbait urtez zuzendaritza batzordeko kide izan zen. Felix Garitano kapilauak gidatuko du meza, eta Biyak Bat koruak zenbait abesti kantatuko ditu. Ekitaldia 11:00etan hasiko da.