Buruntzaldea IKTko igerilariek emaitza bikainak lortu dituzte Gipuzkoako Neguko txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 8a

Gipuzkoako Neguko Txapelketan parte hartu zuten igerilarietako batzuk. Arg.: Buruntzaldea IKT

Neguko denboraldiko lehen hitzordu garrantzitsua izan dute Buruntzaldea IKTko igerilariek, Gipuzkoako Neguko Txapelketa. Hamabi domina, hamazazpi marka pertsonal berri eta Euskal Herriko zein Espainiako txapelketetarako gutxienekoak lortu dituzte

Buruntzaldea IKTko 11 igerilarik infantil, junior eta absolutu mailako Gipuzkoako Neguko Txapelketari aurre egin zioten hilaren 5ean eta 6an, Bergaran. Emaitza bikainak lortu zituzten; guztira hamabi domina jantzi zituzten: zortzi urrezko, hiru zilarrezko eta brontzezko domina bat.

Honakoak izan ziren lortutako dominak:

Urrezko domina

• Nora Imaz: 
- 1500 m. libre, junior eta absolutu mailan (18.22,71).
- 800 m. libre, junior eta absolutu mailan (9.29,42).

• Garazi Etxeberria: 
- 100 m. libre, junior mailan (59,86).
- 100 m. lau estilo, junior mailan.
- 200 m. lau estilo, junior mailan.

• Iker Gorostegui: 
- 200 m. tximeleta, infantil mailan.

Zilarrezko domina

• Garazi Etxeberria: 
- 50 m. libre, junior mailan (27,75).
- 100 m. lau estilo, absolutu mailan.

• Iker Gorostegui: 
- 400 m. lau estilo, infantil mailan.

 

Brontzeko domina

• Garazi Etxeberria: 
- 100 m. libre, absolutu mailan.

 

Gainera, hamazazpi marka ondu eta Espainiako zein Euskal Herriko txapelketetarako gutxieneko markak egin zituzten. 

Era berean, FINA puntuen baitan hirugarren izan zen Nora Imaz taldeko kidea junior mailan eta Garazi Etxeberria taldekidea, maila bereko laugarren postuan izan zen.

Gutxieneko markak

Igeriketa taldeko zazpi kidek euren markak ondu zituzten eta nabarmentzekoa da Garazi Etxeberriak, Miren Sarobek eta Iker Gorosteguik Espainiako zein Euskal Herriko txapelketetarako gutxienekoak egin zituztela.

Etxeberriak junior mailako Udako eta Neguko Espainiako Txapelketetako bi probetan parte hartu ahal izango du erreleboko lehen postan egindako 50 m. libre eta banakako 100 m. libre probako denborei esker.

Miren Sarobek eta Iker Gorosteguik, berriz, Euskal Herriko Neguko Txapelketarako gutxienekoak lortu zituzten. 

Sarobek 400 m. libre eta 400 m. lau estilo probetan eskuratu zituen gutxieneko giltzak eta Iker Gorosteguik, aldiz, 400 m. lau estiloetan. 

Azken marka hori infantil mailako Udako Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoa ere bada Gorosteguirentzat eta tximeleta erako 100 m. eta 200 m. probetako gutxienekotik hurbil dabil gaztea Buruntzaldea IKTko prestatzaileek jakitera eman dutenez.

Orain, Neguko hitzordu garrantzitsuak prestatzeko lanean jarraituko dute igerilariek.

Lehen lehiaketa hilaren 19an eta 20an izango dute, infantil mailako Euskal Herriko txapelketa. Tolosan antolatuko den lehian Miren Sarobek, Iker Gorosteguik eta Jurgi Sukunzak parte hartuko dute. 

Junior eta Absolutu mailako igerilariek, berriz, hilabete  itxaron beharko dute Euskal Herriko txapelketa lehiatzeko.Martxoaren 19an eta 20an, Gasteizeko Mendizorrotza igerilekuan izango da hitzordua.

Azkenik, Garazi Etxeberriak apirilera arte ez du Espainiako Junior Txapelketa lehiatzerik izango. Malagara (Andaluzia) egin beharko du bidaia.