Helduentzako kirol ikastaroetan izena emateko aukera dago

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 8a

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak martxan ditu helduentzako kirol ikastaroak eta horietako batzuetan partaide gehiago batzeko izena emateko aukera dagoela jakitera eman du.

Jarduerak eta ordutegiak honakoak dira:

  • Aquagym: astearte-ostegun, 15:30-16:20; ostirala, 19:35-20:25.
  • Body Pump: astearte-ostegun, 20:15-21:05
  • Body Zunba: astearte-ostegun,14:20-15:10; astearte-ostegun, 21:10-22:00.
  • Kardiofit: ostirala, 19:15-20:05.
  • Indoor Txirrindularitza: astelehen-asteazken, 19:30-20:20; astearte-ostegun, 09:15-10:05.
  • Mantenimendu gimnasia: astelehen-asteazken, 9:30-10:20
  • Pilates: astelehen-asteazken, 17:15-18:05; astearte-ostegun, 15:20-16:10
  • Zunba: astelehen-asteazken, 10:30-11:20; astelehen-asteazken, 15:30-16:20; astearte-ostegun, 17:20 -18:10; ostirala, 20:15.

Ikastaroren batean izena eman nahi duten pertsonek 943-37 61 82 telefono zenbakira deitu edo bulegora joan behar dute; astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta asteazken arratsaldetan 17:00etatik 19:00etara.