Ostadarren jubenilak lehen garaipena lortu du Gipuzkoako Txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 8a

Ostadarren jokaria, Toloboleiren erasoa geratu nahian.

Ostadar Boleibola saileko Jubenil mailako taldeak Tolobolei garaitu zuen Maialen Chourraut kiroldegian. Kadete mailako taldeak ere ederki hasi zuen Gipuzkoako txapelketa; Talaia Institutua A taldeari irabazi zion. Euskal Ligako taldeak, aldiz, Cocinas Dueto Jatorkideren aurka galdu zuen.

Gipuzkoako Txapelketako bigarren partida jokatu zuten Ostadar Boleibola ataleko jubenil taldeak Tolosako Toloboleiren aurka hilaren 6an, Maialen Chourraut kiroldegian; etxeko taldeak 3-1 (22-25; 25-12; 26-24 eta 25-16) irabazi zuen.

Talde urdin-beltzak urduri hasi zuen partida eta ez zen kantxan ongi mugitu. Arerioa ere ez zen erasoan fin ibili; defentsan, ordea, lan ederra egin zuen eta lehen seta eskuratu zuen.

Bigarren setean, berriz, Ostadarreko jokalariak pixkanaka euren lekua aurkitu eta jokoa kontrolatu zuten nagusi izan arte. Hirugarren setean estu ibili ziren arren, laugarrenean ongi gailendu zen etxeko taldea.

Taldeko prestatzaile Asier Acuriolak azaldu modura talde gaztea da: "Jubenil mailako lau jokalari bakarrik daude taldean; gainerakoak kadete mailakoak dira. Gehienak aurten hasi dira boleibolean". Beraz, garrantzia handiko garaipena da taldeak eskuratutakoa entrenatzaileren ustetan: "Meritu handia dute eurek baino esperientzia gehiagoko taldeen aurka lehiatzen baitira".

Txanponaren bi aldeak

Ez zen garaipena lortu zuen Ostadarreko talde bakarra izan. Kadete mailako Gipuzkoako txapelketako lehen jardunaldia lehiatu zen eta urdin-beltzek 2-3 garaitu zuten Talaia Institutua A taldea.

Senior taldeak, berriz, txanponaren beste aldea bizi izan zuen Euskal Ligako lehian. Cocinas Dueto Jatorkide talde nagusi izan zen; emaitza 0-3koa izan zen (9-25;13-25 eta 14-25).