Zabaletan eta erdialdeko kaleetan ere egin dute oles

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 5a

Ikastetxeetako haurrez gain, helduak ere ibili ziren ostiral arratsaldean santa eskean. Zabaleta Auzolan elkarteak antolatuta, 18:00etatik aurrera bizilagun talde bat aritu zen auzoan barrena kantuan. Erketz EDT dantza taldea, berriz, ordu erdi geroago abiatu zen Oriamendi plazatik. Handik erdigunera bidea egin zuten zenbait plaza eta tabernatan geldialdia eginez, Urnieta Bideko baserrietara joan aurretik. Okendon bi partaide gazte "batu" zitzaizkien: adi-adi begiratzen zieten bi neskato. 

Erlazionatuak

Zabaleta Auzolaneko kideak koplaka

Txintxarri Aldizkaria 2022 ots 05 Kultura