Haur eta gaztetxoek eztarriak sano dituztela erakutsi dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 4a

Lasarte-Oriako ikastetxeetako haur eta gaztetxoak oles egitera atera dira. Ezin izan dute kalera irten, baina Santa Agedaren ohorezko doinu eta koplak ederki abestu dituzte euren ikastetxeetan. Lehenak Sasoeta-Zumaburuko ikastetxeko txikiak izan dira; goizean egin dute saioa. Arratsaldean, berriz, gainerako taldeen txanda izan da Sasoeta-Zumaburuko zein Landaberriko patioetan bildu dira gogoz kantatzera. Euririk ez zegoela baliatuz, Sasoeta-Zumaburuko LH mailako ikasleek batera astindu dituzte makilak patioan; Landaberri ikastolako Garaikoetxea zein LH mailakoen kasuan, aldiz, txandak egin dituzte. Txikiak euriarengatik patioko estalpean aritu dira, zaharrenak,aldiz, anfiteatroan.