Eskiatzera joateko plana prestatu du Belarmeta taldeak otsailaren 20rako

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 4a

Albiste pozgarri baten berri eman du Belarmeta aisialdi eta mendi taldeak sare sozialetan: bueltan dela iragarri du, eta eskiatzera joateko egun pasa antolatu duela otsailaren 20rako, igandez. Luz Ardiden estaziora joango dira. 

Izena emateko formulario hau bete behar dute interesa dutenek. Apuntatzeko azken eguna otsailaren 12a izango da, larunbata. Adierazi dute autoz joateko asmoa dutela, baina pertsona asko apuntatzen badira, autobusa antolatuko dutela. Inkesta betetzen duten herritarren arteko WhatsApp talde bat sortuko dute, bidaia nola antolatu erabakitzeko.