

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak sustatu zuen Betikoa. Gertukoa, merkataritzan eta ostalaritzan euskara bultzatzeko xedez. Lasarte-Oriako Udalak bat egin zuen egitasmoarekin, eta jakinarazi du herriko 81 establezimendu aritu direla produktuak euskaraz eskaintzeko ariketa egiten eta bezeroei euskaraz eskatzeko aukera ematen. 2021eko kanpaina bukatu bada ere, gogoratu hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa urte osokoa dela!