COVID-19

Astelehenetik asteazkenera 92 kutsatze zenbatu dituzte Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko ots. 3a, 13:37

Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtarrilaren 31etik otsailaren 2ra arteko datu epidemiologikoen berri eman dute. Tarte horretan 92 positibo diagnostikatu dituzte Lasarte-Orian, eta azken hamalau egunetan, 624. Intzidentzia tasa metatua 3.276, 45koa da 100.000 biztanleko.

Osasun agintariak datuak herriz herri xehatuta ematen hasi zirenetik, gure herrian 5.302 kutsatze atzeman dituzte. Birusak infektatu dituen herritar ia guztiak sendatu badira edo bidean badaude ere, zoritxarrez, 24k ezin izan dute osatu eta hil egin dira. Pandemia hasi zenetik, aurtengo urtarrilean atzeman dituzte kasu gehien: 2.120. Otsailean sartu gara, ordea, eta astelehen eta astearte bitartean, 72 positibo zenbatu dituzte herrian. 

 

Eskualdeko sei udalerrietan 424 kutsatze diagnostikatu dituzte astelehenetik asteazkenera: 1108 Hernanin, 92 Lasarte-Orian, 107 Andoainen, 43 Astigarragan, 45 Usurbilen eta 29 Urnietan.