Emakumeen Zentroko ikastaroetan izena emateko epea bihar itxiko dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 2a

Otsailetik ekainera bitarte, Emakumeen Zentroko ikastaroetan parte hartu ahal izango dute lasarteoriatarrek. Izena eman nahi duten herritarrek gune horretara joan beharko dute, beranduenez, bihar, orduan itxiko baitute epea antolatzaileek. Ordutegia hau da: 09:00etatik 13:00era eta 15:30etik 19:30era.

azko ikasturteko ikastaro berdinak proposatu ditu aurtengoan Lasarte-Oriako Emakumeen Zentroak. Eskaintza bera egin dute herritarren eskaerari erantzuteko. Prezioak ere iazko berak izango dira. Horiek mantentzeko udalak egin duen esfortzua nabarmendu du alkateak. Azaldu du, KPIa (kontsumo prezioen indizea) nabarmen handitu den arren eta ikastaroetan parte hartu dezakeen jende kopurua murriztu arren (koronabirusa dela eta), prezioak mantentzeko konpromisoa hartu dutela. 

Doako ikastaroak
Herritarrek honako doako ikastaro hauetan ere parte hartu ahal izango dute:

  • Gorputza entzuten eta atenditzen ikasiz. Astelehenetan, 10:30etik 11:30era eta asteazkenetan 16:00etatik 17:00etara. 
  • Jantzi konponketak eta patroiak. Astelehenetan, 16:00etatik 18:00etara. 
  • Kantua. Asteartetan, 11:45etik 13:15era.
  • Egunerokorako psikologia. Asteartetan, 16:00etatik 17:00etara lehen taldea, eta 17:00etatik 18:00etara bigarrena.
  • Batuka. Ostegunetan 11:00etatik 12:00etara talde aurreratua eta 12:00etatik 13:00etara hastapen taldea. 
  • Gure kultura orokorra lantzen. Ostiraletan 16:00etatik 17:30era.

Ordainpekoen prezio eta egunak

Ordainpeko ikastaroen prezioak lauhileko osokoak direla argitu du udalak: 

  • Antzerkia. Astelehenetan, 17:30etik 19:30era. Erroldatuentzat 51 euro.
  • Yoga. Ostegunetan, 09:30etik 11:00etara. Erroldatuentzat 38,25 euro.
  • Biodantza. Asteartetan, 09:30etik 11:00etara. Erroldatuentzat 38,25 euro.
  • Eskulanak. Astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara.  Erroldatuentzat 51,00 euro.
  • Ehoziriak. Asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara. Erroldatuentzat 43,96 euro.
  • Tai-Xia. Asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara. Erroldatuentzat 21,98 euro.
  • Sabel dantza. Ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara. Erroldatuentzat 30,60 euro.
  • Hipopresiboak. Ostegunetan, 14:30etik 15:30era. Erroldatuentzat 44,55 euro.