Amateur lehiako saio horretan, maila ezberdinetako bakarkako, bikotekako zein taldeko lehiatan izango dira LOKEko ordezkariak eta uztaia eta/edo pilotarekin ezberdinekin egin beharko dute lan.
Hitzordu horretan parte hartuko duten gimnastak eta lehiatuko diren mailak honakoak dira:
Bakarka | Bikoteka | Taldea |
Senior A maila Senior B maila Jubenil A maila Jubenil B maila Kadete B maila |
Jubenil B maila Kadete B maila |
Kadete B maila • 5 gimnasta. Uztaia eta pilota. |
COVID-19ak lehiaketa baldintzatuko duela argi dute. "Gimnasta batek orain positibo emanez gero ezingo luke lehen fasean parte hartu eta ezingo lituzke puntuak lortu Gipuzkoko txapelketarako sailkatzeko," azaldu du Maite Rueda LOKE gimnastika saileko arduradunak.
Horregatik, LOKEko arduradunek ez dute helburu finkorik aurtengo denboraldian. "Gimnastek fase guztiak jokatzen badituzte eta euren hoberena ematen badute pozik egongo gara, adierazi du Ruedak.
Berrien zain
Horrez gain, denboraldiko gainerako lehiaketen berri gauza gutxi dakitela aurreratu du LOKEko prestatzaileak: "Urtarrilaren 28an jakin genuen ziur Amateur lehiaketa egingo zela; orain, eskolarteko B mailako lehiaren inguruko berrien zain gaude. Gipuzkoako Federazioaren egutegian hitzordua otsailaren 20an dago finkatua, baina oraindik ez dakigu ezer".