2022/02/04 15:00 - 20:00

Ospakizuna

Santa Ageda bezpera

Santa Ageda bezpera
Ikastetxeetan eta herrian zehar, Lasarte-Oria

Herriko ikastetxeek eta zenbait eragilek Santa Ageda bezpera ospatuko dute, makilak gogoz astinduta eta oles ozen eginda. Pandemiak eragindako egoera tarteko, hezkuntza zentroetako emanaldiak ateak itxita egingo dituzte, eta ezingo da herritarrik bertaratu. Sasoeta LHko ikasleak 15:15ean hasiko dira, esate baterako. Garaikoetxea-Landaberrin eguraldiaren arabera antolatuko dira: ateri badago, 16:00etan ospatuko dute Santa Ageda bezpera, baina eguraldi txarra egiten badu, bi txandatan ariko dira, 15:15ean eta 16:00etan. Landaberri LHkoak ere 16:00etan hasiko dira. Bestalde, Zabaleta Auzolan eta Erketz EDT taldeek ere ospatuko dute egun berezia. Lehenak auzoan bertan ariko dira, 18:00etatik aurrera, eta bigarrenak Oriamendi plazatik abiatuko dira, 18:30ean.