Ipar martxa egokituko ikastaroak arrakasta izan du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko otsailaren 1a

Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteko kideak eta Ostadar SKTko Ipar Martxa zein Kirol Egokituko begiraleak Arrasaten egindako saioaren irudia. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Hilaren 28an eta 29an, Ostadar SKTko Ipar Martxa eta Kirol Egokituko sailek Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteko kideei Ipar Martxa ikastaroa eskaini zieten. Bi saio izan ziren bata Arrasaten eta beste Donostian. NW Blind gailuari esker, ikusmen murriztua duten pertsonei kirol disziplina hori egiteko aukera izan zuten eta Ostadarreko arduradunek adierazi dutenez jarduerak arrakasta handia izan zuen. Horregatik, Retinosis Gipuzkoa Begisare elkarteko kideei Ipar Martxako taldearekin entrenatzeko edo txangoetara joateko gonbita egin dietela jakitera eman dute.

Arg.: Ostadar Ipar Martxa