Iñaki Mugicak jarraituko du Lasarte-Oriako PSE-EEko idazkari nagusi izaten

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urtarrilaren 31

Batzarra egin du Lasarte-Oriako PSE-EE taldeak, eta aho batez erabaki du Iñaki Mugica berrautatzea, taldeko idazkari nagusi izateko. Tokiko zuzendaritzako gainerako karguak berritu egin ditu: Lourdes Palacios izango da antolakuntza idazkaria, Iñigo Zabaleta idazkari instituzionala, Nuria Fernandez administrazio idazkaria eta Jose Mari Urdanpilleta antolakuntzako laguntzailea.

Iazko urrian ekin zion talde politiko horrek kongresu prozesuari, eta batzar hori egin ostean bukatu du, zuzendaritzako kargu ia guztiak berrituta. Kudeaketaz arduratuko den taldearen erronkak hauek izango direla jakinarazi dute sozialistek: "Pandemiaren ondoren elkartea suspertzea, udal gobernuari laguntzea eta etorkizuneko hauteskunde kanpainak prestatzea, batez ere, 2023ko udal hauteskundeak".