Barbado eta Zelaiari elkartasuna adierazi diete

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 28a, 20:44

Ernai Lasarte-Orian deituta, hogei bat lagunek Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteei elkartasuna adierazi diote ostiral iluntzean. Horretarako, Aitor eta Galder aske. Euskal gazteria aurrera" pankarta atzean jarri eta talde argazkia egin dute. Bi gazte arabarrak 2019ko otsailaren 8an atxilotu zituen Ertzaintzak "armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristarekin gordetzea eta trafikatzea" leporatuta. Espainiako Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra ezarri zien eta datozen bi hilabeteetan espetxeratuko dituzte.