Ikastaro sorta, Emakumeen Zentroan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urtarrilaren 28a

Otsailetik ekainera bitarte, Emakumeen Zentroko ikastaroetan parte hartu ahal izango dute lasarteoriatarrek. Hilaren 31tik 3ra egin beharko da izen ematea, zentroan bertan. Ordainpeko ikastaroen prezioak lauhilekoak direla ohartarazi dute udal ordezkariek

Iazko ikasturteko ikastaro berdinak proposatu ditu aurtengoan Lasarte-Oriako Emakumeen Zentroak. Eskaintza bera egin dute herritarren eskaerari erantzuteko. Ostegun eguerdian, urtarrilak 27, egin dute aurkezpena Agustin Valdivia alkateak eta Lourdes Acevedo alkateordeak. Maite Iglesias Hezkuntza saileko zinegotziak ezin izan du bertaratu, gaixoaldiagatik.

Prezioak ere iazko berak izango dira. Horiek mantentzeko udalak egin duen esfortzua nabarmendu du alkateak. Azaldu du, KPIa (kontsumo prezioen indizea) nabarmen handitu den arren eta ikastaroetan parte hartu dezakeen jende kopurua murriztu arren (koronabirusa dela eta), prezioak mantentzeko konpromisoa hartu dutela.

Otsailaren 31n zabalduko da izen emate epea eta 2ra arte izango dute interesatuek horretarako aukera. Emakumeen Zentrora joan beharko dute, honako ordutegian: 09:00etik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era. Ohi moduan, izen-emateek plaza kopuruak gainditzen badituzte, zozka bidez esleituko dira. Otsailaren 4an egingo dute zozka, 12:00etan, Emakumeen Zentroan. Halere, COVID-19a dela eta herritarrak ezingo dira bertaratu.

Doako ikastaroak
Herritarrek honako doako ikastaro hauetan ere parte hartu ahal izango dute:

  • Gorputza entzuten eta atenditzen ikasiz. Astelehenetan, 10:30etik 11:30era eta asteazkenetan 16:00etatik 17:00etara. 
  • Jantzi konponketak eta patroiak. Astelehenetan, 16:00etatik 18:00etara. 
  • Kantua. Asteartetan, 11:45etik 13:15era.
  • Egunerokorako psikologia. Asteartetan, 16:00etatik 17:00etara lehen taldea, eta 17:00etatik 18:00etara bigarrena.
  • Batuka. Ostegunetan 11:00etatik 12:00etara talde aurreratua eta 12:00etatik 13:00etara hastapen taldea. 
  • Gure kultura orokorra lantzen. Ostiraletan 16:00etatik 17:30era.

Ordainpekoen prezio eta egunak

Ordainpeko ikastaroen prezioak lauhileko osokoak direla argitu du udalak: 

  • Antzerkia. Astelehenetan, 17:30etik 19:30era. Erroldatuentzat 51 euro.
  • Yoga. Ostegunetan, 09:30etik 11:00etara. Erroldatuentzat 38,25 euro.
  • Biodantza. Asteartetan, 09:30etik 11:00etara. Erroldatuentzat 38,25 euro.
  • Eskulanak. Astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara.  Erroldatuentzat 51,00 euro.
  • Ehoziriak. Asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara. Erroldatuentzat 43,96 euro.
  • Tai-Xia. Asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara. Erroldatuentzat 21,98 euro.
  • Sabel dantza. Ostiraletan, 10:00etatik 11:00etara. Erroldatuentzat 30,60 euro.
  • Hipopresiboak. Ostegunetan, 14:30etik 15:30era. Erroldatuentzat 44,55 euro.