Lasarte-Oriako pilota elakrteko jubenilek Udaberri txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten Intxurreren aurka, Michelin Kirol guneko pilotalekuan. Haritza Diaz De Gereñuk eta Peru Urdanpilletak neurketa gogorra jokatu zuten eta 22-6 garaitu zuten Alegiako bikotea.
Jose Felix Solano prestatzaileak azaldu modura, norgehiagoka borrokatua izan zen. "Tantoak luze eta gogorrak izan ziren, baina etxeko bikotearen segurtasunak eta lan onak puntuak eta partida eskuratzea ekarri zuen".
Kadete mailan, berriz, Beñat Olazabal eta Xuban Urdalletak ezin izan zioten Bergarako bikoteari aurre egin, Bergarako Udaleko pilotalekuan jolastutako neurketan. Lehen minututik nagusi izan zen aurkaria kantxan eta emaitza horren erakusle izan zen, 22-8.
Asteburu honetan Intzako pilotariek ez dute partidarik jokatuko. Kadeteek atsedena dute eta jubenilek jardunaldia izan arren, neurketa bertan behera geratu da; Aretxabaleta 2 bikoteko pilotarietako batek positibo eman du. Beraz, aurrerago jokatuko dute lehia.