Hilaren 24tik 28ra gauza bera egiten ari dira, herriko ikastetxeetan. Eragilea osatzen duten pertsonek lasarteoriatar guztiak animatu dituzte egitasmoarekin bat egitera.
Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldeak janaria bilduko du herrialde horretan bizi diren errefuxiatuei bidaltzeko gero. Eroski eta SuperBM supermerkatuetan postuak jarriko dituzte larunbat honetan, hilak 29, 10:00etatik 20:00etara, bertan erosketak egiten dituzten bezeroek laguntzea errazago izan dezaten. Hauek dira eman ditzaketen produktuak: arroza, azukrea, konpresak, kontserbak, lekaleak (babarrunak, dilistak, garbantzuak...) eta pasta.
Hilaren 24tik 28ra gauza bera egiten ari dira, herriko ikastetxeetan. Eragilea osatzen duten pertsonek lasarteoriatar guztiak animatu dituzte egitasmoarekin bat egitera.