Michelin Kirol gunean jokatu zen hilaren 22an 16 urtez azpiko mailako lehia. Lehen minutuak borrokatuak izan ziren arren, Donostiako taldea metroak irabazten joan zen eta hamabigarren minutuan zigor-ostiko bati esker, ireki zuen markagailua.
Ongi eutsi zieten beltzek Bera Beraren erasoei. Alabaina, jokalari bat kaleratua izan zen eta hortaz baliatuz, entsegua eta gauzatzea lortu zuen arerioak. Lehen denbora amaitzear zegoela gainera beste entsegua eta gauzatze bat ere egin zuen arerioak.
Bigarren zatian ere gogor borrokatu ziren bi taldeak. Nahiz eta beltzen 16 urtez azpiko jokalariak saiatu ezin izan zuten aurkariaren entsegu-marra igaro. Donostiarrek, ordea, azken minutuan lortu zuten saria entsegu eta gauzatzearen bitartez. Partida 0-24 amaitu zen.
Igoerarik ez
Astin ere Gesalaga Okelan Zarautz eta Hernaniren arteko partida gogorra eta bizia ikusi ahal izan zen. Hernaniarrak nagusi izan ziren eta 17-39 irabazi zuten.
Lehen fasea amaituta, Zarautzeko taldeak ez du igoera jokatzeko sailkapenik lortu. Bigarren fasea hasi baino lehen, ordea, atzeratuak zituen bi partida jokatu beharko ditu. Lehena Clínica Colina Palencia R.C.ren aurka hilaren 30ean.