Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldeak janaria bilduko du herrialde horretan bizi diren errefuxiatuei bidaltzeko gero. Eroski eta SuperBM supermerkatuetan postuak jarriko dituzte, bertan erosketak egiten dituzten bezeroek laguntzea errazago izan dezaten. Hauek dira eman ditzaketen produktuak: arroza, azukrea, konpresak, kontserbak, lekaleak (babarrunak, dilistak, garbantzuak...) eta pasta. Goizeko hamarretatik arratsaldeko zortzietara ariko dira taldeko kideak aipatutako produktuak biltzen.