Ostadar Ipar Martxako kideek Oriora egin dute 2022. urteko lehen ibilbidea

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urtarrilaren 25a

Ipar Martxako kideak Kukuarri ondoan. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.

Ostadar Ipar martxa taldeko kideek Oriora ibilbidea egin zuten hilaren 22an. Hotzari aurre eginez, Lasarte-Oriatik atera ziren eta bidea egin ahala eguzkiaren izpiek eta mugimenduak berotu zizkien gorputzak. Kukuarrira iristean hamaiketakoa egin zuten indarrak berreskuratu zituzten azken zatiari aurre egiteko. Amaitzean San Martin baselizara eta Oriora jaitsi ziren.

 

Ipar Martxa taldea San Martin baselizaren ondoan eta ibilbidean zehar. Arg.: Ostadar Ipar Martxa.