Unai Guisadok 60 kiloko mailan parte hartu zuen. Lehen borrokan ez zuen zorte handirik izan eta hirugarren postuaren lehian sartu zen. Horretan hiru aurkariak gainditu zituen eta brontzea jantzi zuen gazteak.
Gorka Aristegi LOKEko prestatzailearen hitzetan "oso maila ona erakutsi du" txapelketan.
Mario Herrerok, berriz, 66 kiloz azpiko mailan lehiatu zuen. Guisadoren antzera lehen borrokan ez zuen zorterik izan eta bigarren aukeran sartu zen; alabaina, bi borroka garaitu eta hirugarren postua jokoan zuela sariak ihes egin zion.
Bi judokek martxora arte itxaron beharko dute berriro tatamian borrokatzeko. Hil horren 5ean Euskadiko txapelketa lehiatuko da Hernanin. Kadete mailako judokek, ordea, otsailean 12an eta 13an Valladoliden Espainiako Kopako proban parte hartuko dute.