Faktoria egitasmoko partaideek mus txapelketa antolatu dute ostiralerako

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urtarrilaren 24a

Ttakun Kultur Elkarteak eta Lasarte-Oriako Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatzen duten egitasmoetako bat da Faktoria. Batxilergoa ikasten ari diren hainbat gaztek izena eman dute aurten, eta ari dira egitasmoak antolatzen. Horietako bat ostiral honetan egingo dute, urtarrilak 28, Xirimiri elkartean: mus txapelketa. 19:00etan hasiko da.

18 urte baino gutxiago dituzten jokalariek hamar euroko izen ematea ordaindu beharko dute, bikoteko. 18 urtetik gorakoek, aldiz, hamabostekoa. Ttakunen Gazteak saileko kideek jakinarazi dutenez, apuntatzeko azken eguna osteguna izango da, hilak 27.