LOTMEko kideek Etzala mendiaren gailurra identifikatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urtarrilaren 24a

Lasarte-Oria Traileko kideak Etzala mendiko gailurrean seinalearekin. LOTME

2021. urteko apirilean Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko (LOTME) kideek Tontor bat, izen bat egitasmoari hasiera eman zioten. Honen bitartez, taldeko kideek identifikatu gabe dauden inguruko mendi-tontorrak ezagutzera eman nahi dituzte. Hilabete hauetan guztien, Buruntza, Indo, Mendibeltz…, identifikatutako dituzte eta oraingoan, hilaren 22an, Etzala mendiaren txanda iritsi da.

Taldeko kideek giro onean Besabitik atera eta hemezortzi kilometroko ibilbidea egin zuten Etzala mendira. Gailurrera iritsi eta izena eta altuera (813 m.) zehaztuta duen seinalea ezarri zuten.

Horrez gain, urteari amaiera eta hasiera emateko Txindokira eta Andatzara egin zuten irteera taldeko kideek.

Eta bazkide berrien kanpaina martxan dutela ere gogorarazten dute. LOTMEren webgunean izena eman behar dute interesatuek martxoaren 1a baino lehen.

Edozein kezka edo galdera erantzuteko dirección@lasarteoriatrail.com helbidea zein 623 03 73 whatsapp zenbakia jarri dituzte herritarren eskura.