Golez betetako jardunaldia Michelingo kirol gunean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 20a, 14:30
Hernani taldeko jokalaria Ostadarrekoari baloia kendu nahian.

Liga, Igoera fasea eta Kopa. Lasarte-Oriako futbol taldeak denboraldiko garai ezberdinetan daude eta Michelin kirol guneko zelaian hiru lehiaketetako partidez gozatu ahal izan zen hilaren 15ean eta 16an. Garaipenak, porrotak edo berdinketak hamaika emaitza izan ziren eta neurketa batzuetan gainera gol festa ederra ikusi ahal izan zen. Hala nola, Ostadar SKTko Jubenilen 1. Mailako A taldeak 5-0 irabazi zion Hernaniri; Texas Lasartearra taldeko kadeteek, ordea, kontrako emaitza izan zuen Burumendiren aurka

Kopa lehiaketako bigarren jardunaldia jokatu zuen talde urdin-beltzeko jubenilen 1. Mailako A taldeak. Hernani izan zuen aurrez aurre etxean.

Zelaiara hotz atera arren, Mikel Puertoren jokalariek ederki baliatu zituzten gol aukerak eta azken emaitza horren erakusle izan zen, 5-0.

Talde urdin-beltzak txapelketa hasiera ona izan du. Lehen jardunaldian Ordiziarekin bana berdindu ostean, hilaren 15eko garaipeneko puntuek bere multzoko sailkapeneko lehen postura igo dute; alabaina Intxurrerekin berdindua dago, 4 punturekin.

Texas Lasartarra taldeko Kadeteen 1. Mailako taldea, berriz, igoera fasea lehiatzen ari da eta lehen bi partida gogorrei aurre egin behar izan dizkio. 
Beti Ona CD A eta Burumendi izan ditu aurkari – egun sailkapeneko lehen bi postuetan dauden taldeak – eta ezin izan du punturik eskuratu. 7-2 eta 0-5 izan dira emaitzak, hurrenez hurren. 

Texas Lasartearra eta Burumendi taldeen arteko neurketako irudia. Arg.: Txema Valles.

Beste emaitzak
Michelingo kirol guneko zelaian zein kanpoan gainerako taldeen emaitzak honakoak izan ziren:

  • Ohorezko Erregional maila: Tolosa CF 2 - Ostadar SKT 0
  • Gorengoen Maila: Ostadar SKT 2 - 2 Astigarragako Mundarro FKE
  • Erregionalen 1. Maila, Igoera fasea: Segura Goierri KE 6 - Ostadar SKT 1
  • Ohorezko Jubenil Maila: Orioko FT 0 - Ostadar SKT 4
  • Jubenilen 1. Maila, Kopa: Amara Berri KE B 5 - Ostadar SKT B 3
  • Ohorezko Kadete Maila: Antiguoko KE 1 - Ostadar SKT 0
  • Kadeteen 1. Maila, Kopa: Usurbil FT B 1 - Ostadar SKT B 1 eta Ostadar SKT A 3 - Arrupe Chaminade CD B 0