Mendebaldeko Saharako errefuxiatuentzako janaria bilduko dute urtarril amaieran

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 19a, 08:30

Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria eragileak janaria bilduko du urtarrilaren 29an, larunbatarekin, Mendebaldeko Saharan bizi diren pertsonei bidaltzeko gero. Eroski eta BM supermerkatuen atarian jarriko dituzte kutxak, herritarrek elikagaiak eta bestelako produktuak bertan utz ditzaten.

Pasta, arroza, azukrea, lekaleak, kontserbak eta konpresak eros ditzakete bezeroek. Sahararekin Elkartasuna Lasarte-Oria taldeko kideak 10:00etatik 20:00etara egongo dira Super BM eta Eroski supermerkatuetan. 

Horrez gain, herriko ikastetxeetan ere egingo dute janari bilketa, urtarrilaren 24tik 28ra, bi egunak barne.