Pandemiak eragindako egoerara moldatutako danborradak joko dituzte herriko ikastetxeek gaur

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 19a, 09:00
Ikasleen arteko distantziak eta maskarak ere presente egongo dira aurtengo danborradetan.

Eguraldiak ez ezik, koronabirusak ere baldintzatuko ditu herriko ikastetxeen biharko danborradak. Sasoeta Zumaburu, Sasoeta, Garaikoetxea Landaberri eta Landaberriko ikasleek gogor astinduko dituzte instrumentuak, ohi bezala, baina guraso eta lagunek ezingo dute ikuskizunaz gozatzera sartu.

Ordutegiak

  • 15:30ean, Sasoeta Zumaburu HH, taldeka.
  • 15:30ean eta 16:00etan Sasoeta LH, taldeka.
  • 16:00etan, Garaikoetxea Landaberri, patioan. Eguraldi txarra egiten badu, bi txandatan ariko dira: 15:15ean eta 16:00etan. 
  • 15:15etik 16:00etara eta 16:00etatik 16:45era Landaberrin, bi txandatan.