Kirol instalazioetako 2022 urteko itxiera egunak eta neguko ordutegia jakitera eman ditu Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 18a, 11:25

Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak 2022 urteko itxiera egunak argitaratu ditu. Era berean, kirol instalazioetako eta bulegoko neguko ordutegia gogorarazi die erabiltzaileei

Kirol Zerbitzuak jakitera eman duenez, Lasarte-Oriako kirol instalazioak honako egunetan egongo dira itxita:

Maialen Chourraut kiroldegia

  • Urtarrila: 1 eta 6.
  • Maiatza: 1.
  • Ekaina: 25 (arratsaldez) eta 29.
  • Uztaila: 24tik 31ra.
  • Abuztua: 1etik 7ra.
  • Abendua: 24, 25 eta 31.

Michelin Kirol Gunea

  • Urtarrila: 1 eta 6.
  • Apirila: 14tik 18ra
  • Maiatza: 1.
  • Ekaina: 25 (arratsaldez) eta 29.
  • Uztaila: 3, 10, 17 eta 24tik 31ra.
  • Abuztua: 1etik 7ra eta 14, 21, 28.
  • Azaroa: 1.
  • Abendua: 8, 24, 25 eta 31.

Neguko ordutegiari dagokionez, Maialen Chourraut kiroldegiko astelehenetik ostiralera 07:00etatik 22:30era irekia dagoela nabarmendu du; larunbatetan 09:00etatik 20:00etara eta igandetan eta jai egunetan, 09:00etatik 13:00etara.

Igerilekuak ere hiru ordutegi ezberdin ditu. Astelehenetik ostiralera 07:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 21:30era dago erabilgarri; larunbatetan 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta igande eta jaiegunetan goizez dago irekia bakarrik, 9:00etatik 13:00etara.

Bulegoak, berriz, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eskainiko du zerbitzua eta asteazkenetan arratsaldez ere egin ahalko dira izapideak 17:00etatik 19:00etara.

Michelin Kirol gunea, berriz, astean zehar arratsaldez bakarrik dago erabilgarri 15:30etik 22:30era; larunbatetan, berriz, 09:00etatik 20:00etara dago irekia eta igande eta jai egunetan goizez erabili daiteke, 9:00etatik 13:00etara.