Solaskide egitasmoan izena emateko epea ireki dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 18a, 10:44

Lasarte-Oriako Udalak, herriko euskaltegiek (Udal Euskaltegiak eta Muntteri AEK-k) eta Ttakun Kultur Elkarteak euskaraz aritzeko guneak eskaini nahi dizkie lasarteoriatarrei, eta horretarako, Solaskide egitasmoa antolatu dute. Izena emateko bigarren epea irekita dago, eta zehaztu dutenez, interesa dutenek urtarrilaren 30a baino lehen apuntatu behar dute.

Sarean izena eman nahi dutenek, esteka honen bidez egin beharko dute. Bestela, kultura@ttakun.eus helbide elektronikora idatzi edo 695 78 53 89 telefono zenbakira dei dezakete.