Aurtengo inauteriekin zer egin erabakitzeko, bilerara deitu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 17a, 13:43

Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du urtarrilaren 27an bilera egingo duela eragile eta konpartsekin, ostegunarekin, aurtengo inauteriak ospa daitezkeen ala ez erabakitzeko, eta baietz adostekotan, nola egin aztertzeko. Edozein herritar ere bertara daitekeela azpimarratu du. 19:00etan elkartuko dira, Manuel Lekuona Kultur Etxean.

Koronabirusaren seigarren olatu betean, egoera aztertu nahi du udalak, eta horregatik antolatu du bilera hori. Gaia erabakitzeko egin dituzte beste zenbait, eta aurtengo inauteriak ospatuko balira, hauxe izango litzateke: Indioak eta bakeroak.