Udal Liburutegiko aurtengo egutegia jakinarazi dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko urt. 14a, 13:00

Aste Santuan eta uztailean izan ezik, Udal Liburutegia 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:30era zabalduko dute astegunetan, eta 09:30etik 13:00era larunbatetan. Abuztuan itxi egingo dute.

Apirilaren 11tik 13ra eta 19tik 22ra 08:00etatik 14:00etara irekiko dute liburutegia. Uztailean, hauxe izango da ordutegia: 08:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara astelehenetan, eta 08:00etatik 14:00etara gainontzeko astegunetan. Asteburuetan itxi egingo dute.

Jaiegun bereziak

  • Urtarrilak 1, 6 eta 8.
  • Apirilak 14, 15, 16, 18 eta 23.
  • Ekainak 29.
  • Uztailak 2, 9, 16, 23, 25 eta 30.
  • Abuztu osoa.
  • Irailak 3, 5, 6, 9, 10, 17 eta 24.
  • Urriak 12, 29 eta 31.
  • Azaroak 1.
  • Abenduak 6, 8, 9, 10, 24 eta 31.